ESPERIMENTUA ETA GONBIDAPENA!

Pandemia aurreko ohiturak berreskuratzeko asmoz, nagusiekin lagunen gonbidapena ospatu genuen pasa den ostiralean. Nagusien taldeko erabiltzaileek beren laguneai ludoteka ezagutzeko aukera eman zieten eta horietako batzuk guregana gerturatu ziren.

Bigarrenik, esperimentuen hilabeteari hasiera eman genion lehenengo esperimentuarekin: Telefonoa. Esperimentu honen bitartez, soinua nola hedatzen den ikusteko aukera izan genuen bi yogur pote eta soka baten laguntzaz.

Bukatzeko, txikiekin betiko dinamikarekin jarraitzen dugu: barne jolasak, izenen esku lanak, mahai jolasak… eta askoz gehiago!

eibarkoludoteka -ri buruz

Astelehenetik Ostiralera 16:30-18:00 eta 18:00-19:30
Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina