Aurreko asteartean Martxoak 8a ospatu genuen ludotekan. Emakumeen eguneko lanketa egiteko ipuin kontaketa bat osatu genuen, hain zuzen, “Gora koloretako azazkalak”. Kontakizunaren bitartez haurrei transmititzen diren genero rolak hautsi nahi dira eta mutil-neska estereotipoekin apurtu. Ipuin kontaketaz gain, antifaz moreak ere egin genituen osagarri bezala.


Bestalde, hilabetero bezala, Txorohaize eguna ospatu genuen. Hilabete honetako erronka pusikez osatutako bola handi airean mantentzeaizan zen goruntz kolpatuz. Hona hemen argazki batzuk:

